"Uztailaren 8an, 19:30etan Villabonako Kultur Etxean batzarra burutuko dugu. Batzar honek, ekainaren 6an burutu genuen batzarraren segida izan nahi du. Bertan, maiatzaren 24ko hauteskundeen inguruko balorazioa egiteko lehen oinarria finkatu zen. Balorazio hori egiteko, herritar eta EH BILDUko kide askoren ekarpenak jaso ditugu eta etorkizunari heltzeko oinarri sendoak finkatu. Batzar honetan, ekarpen horiek denak aztertu eta praktikara eramateko urrats berriak aztertuko ditugu, bai Udal kudeaketari begira garatu beharreko gure praxiari dagokionean bai eta herrigintzari begira ditugun hainbat egitasmo lantzeko ere. Oso eskertuta gaude, modu eraikitzalean, euren ekarpenak egin dituzten pertsona denekin.
Amasa-Villabonako EH BILDUk hauteskundeen balorazioaren fasea itxi eta batzar berri honeki eraikuntza sozial eta politikoaren faseari ekin nahi dio Amasa Villabonan, ekarpen hauek guztiei oinarri sendoa eskaintzen digute horretarako.
Modu berean, Amasa Villabonako EH BILDUk bere elkartasun eta babes osoa agertu nahi dio Greziako herriari, haiek ere, gure modu berean euren buruaren jabe izateko aukera eta eskubide osoa behar dutelako izan".