Rikardo Arregi kazetaritza sariak larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 26a, 11:34

Larunbat honetan eguerdiko 12:00etan hasita, XXVII. Rikardo Arregi kazetaritza sariko azken erabakia emango dute ezagutzera. Sari nagusia eta kazetari berria saria eskainiko dituzte, diruz hornitutako sariak biak. Epaimahaia Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzi Estibalitz Mujikak eta Allande Boutin, Idurre Eskisabel, Goio Arana eta Marijo Deogracias kazetariek osatu dute. Sari baaketa ekitaldia Bastero kulturgunean izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!