Andoaingo Stop Desahucios ekimenaren protesta festa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 26a, 11:29

“Iruzurrak jarraitzen du”
Ekainak 27, larunbata. Nafarroa plaza
.
Egitaraua:
17:00-18:30 Gora Kaletxiki xarangaren kalejira.
18:00-22:00 Pintxo potea. Bertan egindako txorixoa.
19:00 Kontzertua: Julio Biurrun bakarlaria.
19:30 Antzerkia: “Escuela de la Risa Inteligente”
20:15 Zumba dantza erakustaldia.
21:00 Kontzertua: Julio Biurrun bakarlaria.
21:45 Musika: DJ Nemux.

Andoaingo Stop Desahucios taldea:

Europa mailako erabakiek eta estatuan iraganean egindako arinkeriek ondorio latzak izan ditu gizartean. Gutxien eta gehien dutenen arteko aldea nabarmen handitzen ari da.. Azken urteotako arazorik handiena etxegabetzeena izan da. Andoainen plataforma sortu zen eta alor horretan lan nekaezina egiten ari dira. Larunbat honetan ospakizuna egingo dute Nafarroa plazan, protesta festa hain zuzen.

Andoaingo Stop Desahucios taldeak festa aldarrikatzailea antolatu du larunbaterako. Bankuen kudeaketa salatzea da helburua eta, ekainaren 27an, arratsaldeko 17:00etatik 23:00etara ekintza ugari egingo dituzte Nafarroa plazan. Hasteko, Gora Kaletxiki txarangak girotuko du herria. Kalejira egingo dute Caja Laboraletik Nafarroa Plazaraino, Goikoplazatik igaroz.
Plazan elkartutakoan, Julio Biurrun bakarlariak kontzertua eskainiko du. Eta ondoren, Bharat Martinek “Escuela de la Risa Inteligente” antzezlana eskainiko du.
Jarraian, Usurbilego Susanaren eskutik Zumba dantza erakustaldia izango da. Amaitzeko, Dj Nemux-ek musikarekin plaza girotuko du.

MANIFESTUA
Arratsalde osoan zehar, pintxopotea eskainiko dute. Txorizoa 1,50 euroren truke eskuratu ahal izango da.
Gainera, ekitaldien artean herritarrek egoeraren berri izan dezaten manifestua banatuko dute. Egun berean Tolosaldeko osasun publikoaren aldeko plataformak mahai informatiboa jarriko du.
Laguntzaileei eskerrak emateaz gain, Stop Desahucios taldeak andoaindarrei festara joateko deia luzatu die.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!