Estrainekoz, San Juan suaren inguruko ospakizuna aberasteko akelarrea irudikatzeko saiakera egin zen, emaitza ikusgarriarekin. Saio dotorea eskaini zuten, jaiak berezkoa duen ikusmina areagotuz. Txanbolin, antzerki tailerra, gazte funky taldea, Buruntzantzan eta hainbat herritarrekin batera udaren etorrerako festa ahaztezin bilakatu zuten.