Kultura batzordeko arduradunekin eta Udaltzaingoko ordezkariekin hitz egin ondoren, istilu isolaturen bat salbu, jaiak erabateko normaltasunez igaro direla adierazi nahi dugu. Ostiralean hasi eta asteazken arte, festa izan da nagusi herriko kaleetan eta herritarren artean, eta hori oso poztekoa da. Azpimarratzekoa da egunez zein gauez egon den partaidetza handia; haur, heldu, edadetu eta gazte, guzti-guztiak batu dira festara, Andoainek bere esentzian gordetzen duen alaitasuna eta parte-hartzerako jarrera adieraziz.
Horiek guztiak ikusita, udal gobernuaren balorazioa oso positiboa da San Juan jaiei dagokionez. Nolanahi ere, herritarrek ere zeresana dute jaien antolaketan, baita ere balorazioa egiterako garaian; hortaz, udal gobernuak San Juan jaien balorazio bilerara animatu nahi ditu herritarrak. Bilera hau datorren ekainak 30ean izango da, 19:00etan, Urigain kultur etxean".