Atxulondo irekita mantenduko dute uztaileko lehen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 25a, 11:44

Atxulondo kultur etxearen irisgarritasuna hobetzeko, igogailua jartzekotan da bertan Zizurkilgo Udala. Aurreikuspenen arabera, lanak uztailaren 1ean ziren hastekoak eta, horregatik, iragarrita zegoen kultur etxea uztailaren 1ean itxiko zela. Azkenean, baina, lanak esleitzeko prozedurak bere denbora behar izan duenez, uztaileko lehen 10 egunetan ez dira hasiko lanak, eta, hortaz, kultur etxea irekita egongo da denbora-tarte horretan. Ondo bidean, hurrengo ikasturtearen hasierarako lanak amaituta izatea espero du Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!