Atzo gaueko 22:00etan piztu zuten San Juan sua Errebote plazan. Oinargi eta Oinkari dantza taldeetako kideek herriko txistulari, trikitilari nahiz Eresargi abesbatzako kideen doinuekin batera, San Juan dantza, fandangoa nahiz arin-arina eskaini zituzten suaren bueltan. Plaza herritarrez lepo bete zen, suaren goxotasunean udari ongi etorria eman eta urteko gertaera txarrak garretan erretzeko. Haur eta gaztetxoak ere gustura ibili ziren, suaren inguruan saltoka.