Gipuzkoako azkartasunezko sega txapelketaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 24a, 13:18

Zizurkilgo Areta baserriko belardietan igande arratsaldean Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa burutu zen. Guztira zortzi segalarik hartu zuten parte gizonezkoen mailan eta lau kirolarik emakumezkoenean. Emakumezkoek 50 metro karratuko bina sail moztu behar izan zituzten eta gizonezkoek 100 metroko bina sail.

Bi txandetako denborak batuta, Alatzne Etxaburua eta Igor Esnaola izan ziren denbora onena lortu zutenak, modu horretan iaz lortutako garaipenak errepikatuz. Parte hartzaileak eta denborak:

Emakumezkoak:

1.-  Alatzne Etxaburua                3 minutu eta 28 segundu (1'45" + 1'43")

2.- Irati Astondoa                       3 minutu eta 50 segundu (1'55" + 1'55")

3.- Ainara Otamendi                   4 minutu eta 10 segundu (2'07" + 2'03")

4.- Ainhoa Galarraga                  5 minutu eta 51 segundu (3'13" + 2'38")

 

Gizonezkoak:

1.- Igor Esnaola                        4 minutu eta 39 segundu (2'26" + 2'13")

2.- Julen Gabirondo                   5 minutu eta 27 segundu (2'48" + 2'39")

3.- Jokin Garmendia                  5 minutu eta 37 segundu (2'55" + 2'42")

4.- Iñigo Mercader                     5 minutu eta 46 segundu (2'58" + 2'48")

5.- Peio Argaia                          6 minutu eta 34 segundu (3'19" + 3'15")

6.- Iban Pardo                          6 minutu eta 38 segundu (3'29" + 3'09")

7.- Jesus Mari Ormaetxea          6 minutu eta 43 segundu (3'22" + 3'21")

8.- Joaquin Garmendia              8 minutu eta 16 segundu (4'16" + 4'00")

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!