San Juan suaren inguruan, festa nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 23a, 15:11

Andoaingo Goikoplazan gaueko 22:30etan piztuko da San Juan sua. Argazkian ikus daitekeenez, prest dago jaiaren kokalekua dagoeneko. Aurrez 20:00etan Salbe Gorena izango da San Martin parrokian. 20:15etan alkate eta udalbatzaren Soka-dantza, 21:30etan dultzaineroen kalejira, 22:00etan txistulari bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. 22:30etan suziri, txalaparta eta kanpai errepikarekin batera piztuko da sua eta ondorenean ere festak jarraipena izango du danborradarekin, Nemux disko festarekin edota Demodé Quartet taldearen emanaldiarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!