Gaur iluntzean, udari ongi etorria emanaz, San Juan su ugari piztuko da bazter ugaritan. Goizean goizetik hasi dira Amasan, Aran erreka bailaran su ederra piztu dute eguraldi bikaina lagun. Villabonan gaueko 22:15etan piztuko da su nagusia Errebote plazan eta urteko gaurik motzenean, haren inguruan arituko dira dantzari, txistulari nahiz abeslariak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!