Aizkardiren irteera Posets-Maladetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 23a, 13:13

Irteera berezia egin zuten Aizkardi mendi taldeko kideek pasa den asteburuan. Biadosetik abiatu ziren GR11 ibilbidea jarraituz, Millares lakuetara joan ondoren, Eriste edo Bagueñola (3056) igo zuten. Brecha (2842) mendatean barrena, Forcau haranera jaitsi eta Angel Orus aterpetxera jaitsi ziren. Igandean, Posets (3379) mendira igo eta ondoren, Biados haranera itzuli ziren mendizaleak, astebukaera ederra osatuz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!