San Juan sua gaur Goikoplazan, eta aurretik agintarien soka dantza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 23a, 12:47

Egitaraua ekitaldiz beterik izango da, gaur egun osoan zehar:

Ekainak 23, asteartea
Haur danborrada, soka dantza
11:30 Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak, ludoteka, oztopozko ohea, pilotadun etxea.
17:00 Haur parkea Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxeko patioan.
18:00 Haur danborrada La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi eta Ondarreta ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru izango direlarik. 
19:00 Gora Kaletxiki txaranga.
19:30 Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako abesbatzen emanaldia San Martin Parrokian.
20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan Alberto Agirre abesbatza eta Udal Musika Eskolako abesbatza.
20:15 Alkatea eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.
21:30 Dultzaineroen kalejira Goikoplaza inguruan.
22:00 Txistulari Bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
22:30 Suziri, txalaparta eta kanpai-errepika: San Juan sua. 
22:45 Agustin Leitzaren danborrada.
23:00 Nemux diskoteka Nafarroa Plazan.
23:30 Demodé Quartet taldearen kontzertua Goikoplazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!