Jaialdi berezia antolatu zuten ostiralean Asteasun. Nepalen aldeko diru-bilketa egitea zen helburu nagusia eta horretarako, ekintza ezberdinak prestatu zituzten. Arratsaldean, umeentzako jolasak egin zituzten plazan, eta iluntzean, nepaldarrek prestatutako afari goxoa dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Horrez gain, herritarrek emandako produktuez osatutako bi otar eder ere zozketatu zituzten. Herriko denda eta tabernek ere euren laguntza eskaini zuten Nepalen alde.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!