GERRA ZIBILA 1936-1937: ERRESISTENTZIAREN OROIMENA ETA AZTARNEN BILA
Gerra Zibilari buruzko auzolandegia antolatu da gazteentzat
Aranzadi Zientzia Elkarteak, Asteasuko Udalak, Adunako Udalak, Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako auzolandegia da. Gazteen formazioa sustatzeaz gain, Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea du helburu.
18-30 urte bitarteko gazteei bideratutako auzolandegia da; gazteak auzolanaren dinamikara hurbiltzea eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu dituelako. Horrez gain, euskara hutsean izango dela aipatu beharra dago. Uztailaren 6tik 18ra bitartean egingo da Asteasun, Adunan eta Zizurkilen (Gipuzkoa). Lehenengo erresistentziaren gune izan ziren hain zuzen ere Tolosaldeko hiru herri horietako gatazka guneak Gerra Zibilean.
Auzolandegian zehar, bisitak eta hitzaldiak izango dituzte parte hartzaileek. Bai bisitak eta baita hitzaldiak ere, Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek eta beste elkarte edota erakundeetako adituek emango dituzte.
Matrikula
Auzolandegian izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 26an bukatuko da. 150€ balio du eta prezio horren barnean sartzen dira ostatua, ikastaroaren barneko garraioa eta janaria. Matrikula egin nahi duenak hbravo@aranzadi.eus helbidera e-mail bat bidali ondorengo datuekin:
Izena
Bi abizenak
Jaiotze data
Helbidea
Herria
Telefonoa
NAN zenbakia
Seguritate Sozialaren zenbakia
150€ak Kutxako kontu korronte zenbaki honetan sartu mesedez: ES39 2095 5206 05 1060040820. Diru-sarrera egiterako garaian, zuen izena jarri eta Asteasu-Aduna-Zizurkil Auzolandegia.