San Juan sua, udari ongi etorria emanaz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 22a, 15:37

Bihar, urtero legez, San Juan sua piztuko da Villabonako Errebote plazan, udari ongi etorria emateko. 22:15etan sua piztu ondoren, agurra, San Juan, fandangoa, arin-arina eta kalejira dantzatuko dituzte Oinkari nahiz Oinargi dantza taldeetako dantzariek. Eresargi abesbatza eta herriko txistulari nahiz trikitilariak arduratuko dira kantu eta musika doinuez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!