Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, egun osoko jaia izan zen atzo bost hiriburuetan. Donostian bildu ziren gipuzkoarrak; hantxe ziren, beraz, Beterri-Aiztondo bailarako kideak ere. Festa nagusitu zen goizetik eta Donostiako bost zubi nagusiak batu zituen oihal-kate jendetsua egin zen eguerdian. Anoeta estadio inguruetan bildu ziren gerora Donostiara hurbildutako gehienak, egun osoko festa antolatu baitzen bertan. Arratsaldeko seiretan abiatu zen estadioan bertaratutako milaka pertsonak zain zeuden ekitaldi nagusia: