Adarrazpin ardi, gazta eta mamiari buruz zer ikusia eta ikasia izango da. Eulan, nola ez, sagastietan eta sagardogintzan duten eskarmentua erakutsiko dute.
Helburua didaktikoa da. ENBAren arabera, “gure baserrietako ateak zabaldu nahi ditugu gure etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzaten. Geuk ekoizten duguna bertatik ezagutu ondoren, gehiago balora dezaten. Horretarako Ate Irekietako eguna antolatu dugu eta hiritargo zabalaren artean hedatzea nahi genuke, baserritarrak eta kontsumitzaileak gerturatzeko asmoz”.
Iaz martxan jarri zen eta antza denez erantzun ona izan zen. Hori dela eta, bisitaldien esperientzia egun batetik bi egunetara pasako da. Eta horrez gain, iaztik hona bisita daitezkeen baserri kopurua bikoiztu egin dute.
Urnietarrek, nahi izate aldera, bertakoa bisitatu edota kanpokoa ezagutzeko aukera izango dute. Izena emateko aukera zabalik dago, telefonoz edota posta elektronikoz egin daitekeena.
Uztailak 3, ostirala
11:00-14:00
• Oiartzun. Galtzata baserria (ardiak-gazta) eta Pelu zahar baserria (arrautza ekologikoak-nekazalturismoa).
• Irun. Irungo Lastaola baserria (esne behiak), Oihanalde baserria (larre behiak) eta Ola sagardotegia (sagastiak-sagardoa).
• Amezketa-Zerain. Amezketan Mendiko baserria (oilaskoak) eta Zeraingo Lumagorri hiltegia.
• Urnieta. Adarrazpi baserria (ardiak-gazta/mamia) eta Eula sagardotegia (sagastiak-sagardoa).
Uztailak 4, larunbata
11:00-14:00
• Getaria. Agerre-Berri baserria (ardiak eta larre behiak) eta Gaintza txakolindegia (mahastiak-txakolina).
• Beizama. Urki baserria (aire libreko txerriak) eta Arreta baserria (ardiak-gazta).
• Azpeitia. Uresaundi baserria (baratzea) eta Odria baserria (larre behiak).
• Oñati. Estenaga baserria (esne behiak) eta Gomiztegi baserria (ardiak-gazta).
Izena ematea
943 650 123.
ongietorribaserrira@enba.eus
Azken eguna: Ekainak 28.
Izena ematea: Dohainik.
Zozketak: Kalitatea fundazioko saskitxoak eta nekazalturismo batean 4 pertsonentzako 2 gauen zozketa.