Rural foc ikuskizuna ekainaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 20a, 13:33

Lurrari eta lurra landu duen gizakiari gorazarre egin nahi dio Andoainen ikusi ahal izango den kaleko ikuskizunak. “Rural foc ibiltaria da eta ikuslea iraganera bidaia egitera gonbidatzen dugu, zerealaren landaketa iruditzat harturik”, horixe dio ikuskizunaren aurkezpen txartelak. Ikusle guztientzat eginikoa da, bi modutara parte har daitekeena: ikusle soil bezala edota parte hartzaile aktibo bezala. Udalak jakinarazi duenez, kaleko su ikuskizuna gertutik jarraitu nahi duenari arropa bakeroa eta bururako estalkia eramatea gomendatzen zaio. Jai amaiera ikusgarria izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!