Sanjuanak Andoainen 2015, egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 19a, 13:44

Ekainaren 19tik 24ra ospakizun ugari izango dira Andoainen. Hona hemen aurtengo Sanjuanen egitarau osoa: 

Ekainak 19, ostirala
Jaien hasiera, txupinazoa
17:00 Ping Pong txapelketa Agustin Leitzan.
18:00 Buruhandi eta Erraldoien kalejira, koadrilek eta haur eta gurasoek parte hartuz. 
19:00 Kartel lehiaketako sari banaketa eta  erakusketaren irekiera Urigain etxean.
19:45 Basterotik Goikoplazara Udal Musika Eskolako Banda.
20:00 Ainhoa Aiertzaren  pregoia udaletxeko balkoitik eta txupinazoa, ondoren Bandak “Andoain” martxa joko du.
20:15 Txistularien kontzertua.
22:00 Pilota partidak Arraten: 
1- Iturzaeta Memorialeko Finala.
2- Profesional mailako partidak, Munduko txapelketaren errebantxa.
23:00 Kontzertua: Anger, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Ingo Al Deu Nafarroa Plazan.

Ekainak 20, larunbata
Herri bazkaria
09:00 Usakume tiroketa Pagamendin.
10:30 Pilota partidak Arraten: Zesta, haur finalak.
11:30 Pilota partidak Arraten: Esku pilotako haur finalak.
11:30-13:00 Dirt Jump lehiaketa Plazaolako bizikleta gunean.
12:00 Kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria, Goikoplazatik hasita.  11:30etatik gazte eta helduentzako txalaparta tailerra.
12:15 Soinuak Musika Eskolako ikasleen eta Akorde-On taldearen  Kontzertua Goikoplazan. 
14:00 Bazkaria Goikoplazan: Txuleta jana.
16:00-17:00 Dirt Jump lehiaketa Plazaolan, prestaketa saioak.
16:30-19:30 2014ko Sanferminetan saria irabazi zuen txaranga.
16:30 Pilota Arraten: Zesta Punta eta Palako umeen eta nagusien finalak. Palako finala nagusien mailan.
17:00 Dirt Jump lehiaketa Plazaolako bizikleta gunean. Afizionatuak.
17:30 XVI. Bizikleta festa Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxeko patioan. Ondoren, Apar festa Goikoplazan.
18:00 Dirt Jump lehiaketa Plazaolako bizikleta gunean: Pro maila. Bukaeran, sari banaketa ekitaldia.
18:30 San Juan jaietako IX. Bikoteen Kross Mistoa. 
Irteera eta helmuga Goikoplazan. 5 kilometrotako ibilbidea.
20:00 Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua Goikoplazan.
22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan. 
22:30 Bakartxo eta Josebaren dantza eskolaren erakustaldia Goikoplazan: Tangoa, salsa, funky, sabel dantza, chachacha eta zumba. 
23:30-00:45 Son Kandela, dantzaldia Goikoplazan.
23:00 Vendetta  taldearen kontzertua eta,ondoren, Gozategi Nafarroa Plazan.

Ekainak 21, igandea
Herri kirol erakustaldia
11:00-13:00 Xake saioak Goikoplazan.
12:00 Udal Musika Eskolako ikasleen Mugaz taldea eta Azelain elkartearen musika eta dantza emanaldia Goikoplazan.
16:00 Gipuzkoako txirrindularitza itzuliaren irteera Goikoplazatik.
17:30 Herri kirolak Goikoplazan. Aizkoran Joxe Mari Olasagasti eta Xabier Zaldua, Donato Larretxea eta Fausto Mugerzaren aurka. Harria jasotzen Estitxu Almandoz eta Jose Ramon Izeta. Trontza, txingak eta lokotx biltzea : Nerea Sorondo eta Itxaso Onsalo.
19:15 “Txatarra” kaleko zirku eta antzerki ikuskizuna Nafarroa Plazan.
20:00 Sound System Gaua Nafarroa plazan: Dreadrive, Righteous Way.
20:30 Triana dantza taldearen emanaldia Goikoplazan. 
22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.
 
Ekainak 22, astelehena
Funk eta Hip hop saioa
11:30 Kulki jolasak Goikoplazan.
14:00 Aiton-amonen bazkaria Basteron.
17:00 Funk, Hip Hop eta La Salle Berrozpe ikastetxeko dantza jazz emanaldia Goikoplazan. 
18:00 Egurrezko joko erraldoiak Goikoplazan. 
18:15 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Goikoplazan.
19:00 Kontzejupeko pilota txapelketa. 
19:30 Batukada feminista Goikoplazan hasi eta Nafarroa plaza bitartean ibiliko da, kalez kale.
22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.  

Ekainak 23, asteartea
Haur danborrada, soka dantza
11:30 Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak, ludoteka, oztopozko ohea, pilotadun etxea.
17:00 Haur parkea Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxeko patioan.
18:00 Haur danborrada La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi eta Ondarreta ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru izango direlarik. 
19:00 Gora Kaletxiki txaranga.
19:30 Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako abesbatzen emanaldia San Martin Parrokian.
20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan Alberto Agirre abesbatza eta Udal Musika Eskolako abesbatza.
20:15 Alkatea eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.
21:30 Dultzaineroen kalejira Goikoplaza inguruan.
22:00 Txistulari Bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
22:30 Suziri, txalaparta eta kanpai-errepika: San Juan sua. 
22:45 Agustin Leitzaren danborrada.
23:00 Nemux diskoteka Nafarroa Plazan.
23:30 Demodé Quartet taldearen kontzertua Goikoplazan. 

Ekainak 24, asteazkena
San Juan eguna
10:30 Artisautza feria Goikoplazan.
11:00 Meza nagusia San Martin parrokian.
12:00 Axeri dantza, dantza herrikoia Goikoplazan.
12:15 Gora Kaletxiki Txaranga Goikoplazan, eta kalez kale.
17:00 Artisautza feria Goikoplazan.
18:00 Bote luzea pilota joko zuzena Goikoplazan. Andoaindarrak 400 programaren barne aspaldi jokatzen zen pilota moduaren erakustaldia.
19:00 Dantzaldia: Laket Nafarroa Plazan.
19:30 Bertso saioa Goikoplazan: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga,  Alaia Martin, Agin Laburu. Gaijartzailea: Jon Beloki. Eguraldi txarrarekin Basteron.
22:30 Visitants Teatre taldearen “Ruralfoc” pirotekniazko kalejira. Correfoc baten antzera, Juanita Alkain plazatik abiatu eta Kale Nagusian gora, Goikoplazaraino. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!