Gure Esku Dago ekimenaren jaialdi nagusia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 19a, 13:33

“Gaur hautentsontzia, bihar erabakia” leloari jarraiki, 17:30ean Donostian eta Euskal Herriko gainerako hiriburuetan hautetsontziak irudikatuko dituzte. Azken egunotan pertsonai ezagunek deialdiarekin bat  egin dute, eta Andoaindik eta Urnietatik herritar ugari agertuko dela espero da. Egun horretako joan etorrietarako garraio publikoa erabiltzea aholkatzen dute, eta egun horretarako zerbitzua indartuko dute.

OIHAL KATEA, 12:00ETAN
Eguerdian, herriz herri jositako oihal guztiekin Urumea ibaia inguratuko da sei zubiak lotuz. Andoain eta Urnietako herritarrak tren geltokiaren ondoan kokatuko dituzte, Maria Kristina eta Santa Katalina zubien artean, Astigarraga eta Hernaniko biztanleekin batera “Hernanialdea” izeneko gunean. Parte hartzaileei garaiz joateko dei egin diete antolatzaileek.

ANOETA ESTADIOAN 17:30EAN
“Gaur hautentsontzia, bihar erabakia” leloari jarraiki, ekitaldi nagusia iritsiko da arratsaldeko 17:30ean.
 
ANOETA ESTADIOKO TXARTELAK SALGAI
15 urtetik gorakoek sarrerak 10 euroren truke jaso ditzakete; 3-14 urte bitartekoek, aldiz, 5 euro. 0-2koak doan sar daitezke, baina hala eta guztiz ere txartela hartu beharko dute. Mugikortasun arazoak dituztenek Internetez eskura dezakete. 
Andoain:  Gure Esku Dago taldeak andoaindarrei Donostira joateko deialdia luzatu die. Sarrerak salgai Li, Keinu, Ernaitza, Buruntza, Irunberri eta Xaxin. 
Urnieta:  Biok okindegia, Trazos ileapaindegia, Kantoi eta Xauxar tabernetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!