Ahoa Bete Hots jardunaldietan izena emateko epea amaitzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 18a, 17:05

Hilabete hasieran zabaldu zen Ahoa Bete Hots jardunaldietan matrikulatzeko epea, eta datorren astelehenean, ekainaren 22an, amaituko da. Matrikulazioan deskontua dute  Antzerkizale, Kantuzale, Ipuin Kontalari edo Bertsozale Elkarteetako bazkideek zein ikasle, langabetu eta erretiratuek, eta baita Aiztondo mankomunitateko biztanleek ere:

Ahoa Bete Hots jardunaldiak burutzen diren seigarren aldia da. Bost urteetan egindako ibilbidean matrikula kopuruak gorantz egin du eta parte-hartzaileen balorazioek aurrera begira ere antolatzen jarraitzeko gogoa eta ilusioa piztu dituzte. Ahozko kultur sorkuntzan ari diren diziplinatako adituek hartzen dute parte, gai eta kezkak partekatzeko topagune gisa.

Uztailaren 1etik 3ra izango dira jardunaldiak aurten. Emozioak eta umorea izango dituzte ardatz eta denetariko adituak gonbidatu dira: Amaia Vazquez psikologoa, Asisko Urmeneta marrazkilaria eta Ander Lipus antzezlea, besteak beste.

Irakasleentzat, jendaurrean aritu ohi direnentzat, begiraleentzat eta azken finean ahozko generoarekin gozatzen duen edonorentzat aproposak dira jardunaldiak. Ez galdu aukera, eta eman zure izena astelehena baino lehen!

§  Informazio gehiago, hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!