Villabonako Eresargi abesbatzak herriko gaztetxoak kantatzeko eta mugitzeko aukera izan dezaten udaran ere udaleku musikalak antolatu ditu ekainaren 29tik uztailaren 10era arte, 9-13 urte bitartekoentzat. Ordutegia goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da eta horretarako, Musikeneko bi ikasle aditu etorriko dira: Klara Mendizabal eta Xabi Urtasun. Partehartzaileek munduko kanta eta erritmo ezberdinak lantzeko aukera izango dute, azken finean helburu bat berarekin:ondo pasatzea. Azken egunean gurasoen aurrean audizioa egingo dute. Prezioa 12€-koa da eta izen-ematea Santio kaleko "Azkar" zapata konponketa dendan egin daiteke ekainaren 26ra arte edo 658720664 telefonora deituz.