Oinkari dantza taldearen 2015-16 ikasturteko izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 18a, 16:50

Dagoeneko Villabonako Oinkari dantza taldeak egin du 2015-2016 ikasturterako izen-ematearen deialdia. Uztailaren 31ra bitartean zabalik egongo da izena eman eta matrikula ordaintzeko aukera. Aurtengoan, hainbat bidetatik egin ahal izango da izen-ematea; era batera edo bestera, ordea, ondorengo datu hauek bete beharko dira: dantzariaren izena, bi abizenak, jaioteguna, telefonoa, helbidea, herria eta sexua:  

Hauek dira izena emateko bideak:

a) E-mail bidez: aurrez bete beharreko datu horiek harremanak@oinkari.eus helbidera bidaliz.

b) Telefonoz: 660139380 telefonora deituz (Ordutegia: 09:00 - 12:00).

c) WhatsApp bidez: bete beharreko datuak 660139380 telefonora bidaliz.

d) Bulegora gerturatuz: Txermingo ikastolako ganbaran bulego bat ireki dugu (Eneko-rengatik galdetu). Bulego hau ostiraletan egongo da irekita (18:30-20:00).

Izen-ematearekin batera, transferentzia bidez, 20€-ko matrikula ordaindu beharko da. Honen inguruko argibide guztiak zehatz-mehatz azalduta www.oinkari.eus webgunean aurki daitezke (tarifak, ordutegiak, etab…). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!