Ostiralean banatuko da Aiurri aldizkariaren 453 zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 17a, 14:14

Ostiralean banatuko da Aiurri aldizkariaren 453 zenbakia, Sanjuanetako eta Sanpedroetako gehigarria bere baitan izango duena. "1936ko Gerrako aztarnen bila" du izenburu eta Islada Ezkutatuak taldearen baitan 36ko Gerra aztertzen ari den Joxe Agustin Muguruzari eginiko elkarrizketa nahiz Aduna, Zizurkil eta Asteasu herrien artean gerrako aztarnak aurkitzeko antolatu diren auzolandegien berri ematen du erreportaje nagusiak. Horrez gain, ordea, beste hainbat artikulu ere jasotzen du azken aldizkariak. Gai-zerrenda oso-osorik:

 

AURKIBIDEA

3 IRITZIA

Joxin Azkue

4-5 ESKUALDEA

2015-2019 legealdi berria abian

6 ZIZURKIL

Sagardo dastaketa Koadrilen egunean

7-9 LUZE ETA ZABAL

1936ko Gerrako aztarnen bila

10-11.- ANDOAIN

Bigarren eskuko azoka, berrerabilpena bultzatuz

12 AMASA-VILLABONA

Mintzola, buru-belarri lanean

13 AIZTONDO

Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaialdia

14-15 LARRAUL

. Belar bolak egiteko garaia

. Adela Mendiola herritarra gogoan

16 ASTEASU

Iturriotz, oihartzun eta iragan luzeko benta

17 KANPOKO LURRETATIK GURERA

Adriana Castro Ekuadortik Villabonara

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

Eskualdea irudi bidez. Aiurriko zozketa

20-21 AGENDA

22.- AZKENA

Zizurkilgo San Millan eskola

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!