Zizurkilgo San Millan eskolako bost eta seigarren mailako ikasleak bisitan etorri dira Aiurriko erredakziora. Goizean goiz abiatu dira eskolatik eta trenez gerturatu dira Andoaingo Arantzibia plazan kokatutako egoitzara. Aldizkaria nola egiten den ezagutzeko aukera izan dute gazteek, bi irakaslek lagunduta. Nahi duzuen arte!