Leire Zubeldia eta Alaitz Ormazabali zuzendutako idatzia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 17a, 13:20

Arantxa Zabala Artola Zizurkilgo Atxulondo liburutegiko arduradunak, aurreko legealdian Zizurkilgo zinegotzi izan diren Leire Zubeldia eta Alaitz Ormazabal herritarrei esker-oneko hitzak zuzendu dizkie, lau urtetan zehar Zizurkilen alde egin duten lanagatik:

Leire Zubeldia eta Alaitz Ormazabal: bi gazte eredugarri udalgintzan

Urte honen bukaeran, edo berriaren hastapenetan, Zizurkilen Liburutegi berria zabalduko dugu. Proiektu eder eta itxaropentsu honek ez luke argirik  ikusiko, Bilduren  korporazioko bi zinegotzi gazteren bultzada, dedikazio eta grinaren gaitik ez balitz.  Leire Zubeldia eta  Alaitz Ormazabal, zein baino zein, eskuzabalago aritu dira lau urte hauetan Kulturarekiko duten konpromisoa  berretsiz. Eta horregatik, txoko honetatik eskertu nahi diet, beraien borondatez, eman dituzten ordu mordoa. Beren talde politikoko kideengan grina, finantzaketa eta babes politikoa lortzeko egin duten borroka guztiagatik. Ez da erraza izan,  izan ditugu bidean, tentsio-uneak, baina denak merezi izan du, gure herrira,Liburutegia bezalako prestigiozko azpiegitura bat lortzeko helburuan. Orain, biek, Udaletik kanpo lanean jarraituko duzuela badakit, baina ESKERRIK ASKO Udalean egindako lanagatik eta ZORTE ON! Ikusiko dugu elkar herrian antolatzen diren zenbait kultur ekimenetan, eta nola ez Liburutegiaren Inaugurazioan!

Hau publiko egitea erabaki dut, herritarrek honen berri izan dezaten nahi dudalako. Politika,hain prestigio gutxiko jarduera bihurtu den honetan, bi neska hauek eredugarri iruditzen zaizkidalako.  Euro bakar bat kobratu gabe, orduak eta orduak eman dituztelako beren herriaren zerbitzuan. Hori herritarrek jakin behar dute, askotan kritika txarrak besterik ez baititugu  entzuten politikagintzan ari direnentzat! Gazteak, emakumeak, talentu handikoak  eta eskuzabalak,  halakoak izan ditugu KULTURAn lau urtez lanean,  LEIRE eta ALAITZ. MILA ESKER!!

Jakin dut, urrats garrantzitsuak eman dituzuela biok zuen bizitza pertsonalean, zorte hoberena opa dizuet bioi eta ZORIONAK!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!