Larunbat arratsaldean izan zen Larraulgo alkate kargu-hartze ekitaldia eta Aneli Urbieta herritar gaztea izendatu zuten lau urteotarako alkate berria. Anelirekin batera Larraulgo herritarrak taldeko bost zinegotzi arituko dira udaletxean lanean eta historian, lehen aldiz, PSE-EEko zinegotzi bat izango da tartean: Felix Asensio Robles.