Larunbat eguerdian, bigarren legealdiz, alkate kargua hartu zuen EH Bilduko Josu Amilibiak Adunako udaletxean. Herritar nahiz Udaleko kideei eskerrak eman ondoren, Udalean talde berria hasiko dela jakinarazi zuen Josuk eta lanerako ilusioz daudela. Aduna herriaren ordezkari izatea ohore handia dela aipatzearekin batera, euren lanaren funtsa lau zutabetan oinarrituko dela aurreratu zuen: herritarren erabakitzeko eskubidea, parte hartzea, gardentasuna eta herriaren aldeko lana.