Elkarlanerako deia eginez hartu zuen aginte makila Joxe Mari Luengok. "Oposizioko kideei dei egin nahi diet proposamenak egin eta elkarlanean aritzera", esan zuen. Batzar aretoa bete egin zen kargu hartze ekitaldia gertutik jarraitzeko. Txalo zaparradak eman zion amaiera ekitaldiari.