Jendez gainezka zegoen batzarraldi aretoan, hitzaldi sentitua egin du alkateak. Bereziki etxekoak eta Josu Garmendia eta Florentino Ugalde alderdikideak gogoan izan dituenean. Txalo zaparradarekin hartu dute herritarrek. Plenoa amaituta, dantzariek saioa eskaini diete Udal hautagai guztiei.