Andoaingo EH Bilduren oharra, PSE-EE eta EAJ-PNVren akordioa dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 12a, 19:28

Hiru puntuko oharra argitara eman du Andoaingo EH Bilduk:

 

"Azken orduko berriek aditzera eman dutenez, PSE eta PNVren arteko akordioa errealitate bat da. Honen aurrean, Andoaingo EHBilduk honakoa esan nahi du:

-Maiatzak 25etik aurrera Andoaingo EHBilduk bilera erronda egin du ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin, Udaleko egonkortasun administratibo eta politikoa lortzeko lehentasunarekin. Elkarrizketa hauetan Andoaingo EAJrekin normaltasunaren barruan aritu gara lanean. Eurek etengabe adierazitakoa da larunbat honetan hartu beharreko erabakia herrian bertan hartzekoak zirela. Komunikazio ofizialik izan artean, ordea, ez diogu sinesgarritasunik ematen paktu orokor horren baitan Andoain egon daitekeenik.

-Biharko plenoari begira eta Andoaingo kasua hartzen ari den dimentsio politikoagatik, gertatzen dena gertatzen dela ere, Andoaingo herritarrei lasaitasunez jokatzea eskatzen diogu, tentsioa eragin dezaketen egoerak saihestuz. 

-Bukatzeko, EHBilduk hauteskundeetan garaile izanik, Andoainen eta andoaindarren interesen alde lanean jarraituko duela adierazi nahi du, gobernu arduretan izan edo paktuek behartuta oposizioan egon".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!