Legealdi berriko alkateen izendapena larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 11a, 17:25

Datorren larunbatean ekingo zaio 2015-2019 legealdi berriari, orduantxe izendatuko baitira datorren legealdiko alkateak, aginte makila hartuz. Herriz herri, hauexek ekitaldien ordutegiak:

-Aduna, Josu Amilibia (EH Bildu) // 12:00etan Udaleko batzar aretoan.

-Amasa-Villabona, Iban Agirre (EAJ-PNV) // 10:00etan Udaleko batzar aretoan.

-Andoain, Ana Carrere (EH Bildu), Maider Lainez (PSE-EE) edo Mari Jose Izagirre (EAJ-PNV) // 10:00etan Udaleko batzar aretoan.

-Asteasu, Pili Legarra (Asteasu Batuz) // 12:00etan Udaleko batzar aretoan.  

-Larraul, Aneli Urbieta (Larraulgo herritarrak) // 18:00etan Udaleko batzar aretoan.  

-Zizurkil, Joxe Mari Luengo (EH Bildu) // 12:00etan Udaleko batzar aretoan.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!