Egaperen ikuskizun berria Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 11a, 15:18

"Begiradak dantzan" Egape dantza taldearen ikuskizun berriena igande honetan aurkeztuko dute. Bi saio eskainiko dituzte, lehena arratsaldeko 17:00etan famili eta lagunartekoentzat. Eta bestea 19:​0​0​etatik aurrera,​ herritarrei eta dantzazaleei zuzendua. ​Bigarren saio horretarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Sarobeko bulego ordutegian eta egunean bertan lehiatilan, 18:00etatik aurrera.

Egape dantza taldeak etenik gabeko lanean jarraitzen du, berrikuntzaren bidetik. Eta igande honetan, hain zuzen, muntaia berria eskainiko dute.

Begiradak dantzatuz​
Muntaia berrian berrogei​ dantzari gazte igoko dira Sarobeko taula gainera eta, denera, hamabost koreografia berri eskainiko dituzte.
​Ohi dutenez, dantza berriez gain argi, jantzi eta muntaia berritzailea eskainiko dute.
Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!