Etxean da Ander Geresta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 8a, 13:03

Ekainaren 6an, larunbatarekin, atera zen Ander Geresta presoa Lugoko Monterroso espetxetik. 2000 urteko maiatzean atxilotu zuten zizurkildarra Bordelen, eta Frantziako espetxeetan bete zituen kartzelaldiko lehen hamabi urteak. 2012ko maiatzean espainaratu egin zuten. Larunbatean atera zen aske. Lugon zituen zain etxeko eta lagunak, lehen ongietorria egiteko; Zizurkilera iritsita, herrikideen harrera goxoa jaso zuen. 

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!