Behar Zana elkartearen 69. urteurreneko festen baitan hamaika ekintza izan da asteburu osoan zehar. Ostiral arratsaldean, herritar ugarik parte hartu zuten bolo tiraldi eta sagardo dastaketarekin ekin zitzaien ospakizunei. Erraldoi, buruhandi eta ipotxak ere kalean barrena ibili ziren, haurren gozagarri. Diana, esku pilota partidak, afari eta danborrada izan ziren protagonista larunbatean; errebote partida eta bazkaria igandean.