Eskualde mailan aurrera eramateko egitasmoak aukeratu beharko dituzte. Gai hauekin lotutako proposamenak aztertuko dituzte:
- Berdintasuna, parte hartzea, euskara, aniztasuna
- Gizarte politika
- Ingurumena
- Kultura, gazteria eta kirola
- Landa garapena / Ekonomia
- Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak
Partaidetza prozesuan zehar 155 proposamen jaso dira orotara, herrietan egindako bilera ireki, postontzi eta Internet bidez. Horiek guztiak aztertu ondoren, batzuk alde batera geratu dira bi baldintza nagusi ez betetzeagatik: eskualde mailakoa izatea eta Aldundiaren eskumenekoa izatea.