Zizurkilgo Udalak urteak daramatza Alea Tita Konba ikastaroa eskaintzen guraso euskaldunak ez dituzten ikasleei. Ikastaroaren helburuak dira umeei ingurune ludiko bat eskaintzea, euskara hizkuntza nagusia izango duena. Horrez gain, eskola-eremutik kanpo euskararen ikaskuntza eta euskararen erabilera sustatzea lortu nahi da. Horretarako bitarteko gisa antzerkia erabiltzen da, eta aisiko hezkuntzan trebatutako hezitzaile bat arduratzen da ikastaroa emateaz.