Finala larunbat eguerdian izango da, 12:00etatik aurrera, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean egingo den dastaketan.
Honako hauek osatuko dute epaimahaia: Juan Zuriarrain kimiko eta enologia aholkularitzan teknikoak, Fernando Vadillo enologoak, Agurtzane Andueza kimikoak, Guillermo Castaños biokimiko eta enologoak, Xabier Kamio enologoak eta, azkenik, Irati Amondarain enologoak.
Irabazleak 3000 eurorekin batera, txapela eta trofeoa eramango ditu etxera. Bigarrenak, 1500 euro eta garaikurra eta hirugarrenak, 1000 euro eta garaikurra.