Pirritx eta Porrotxen emanaldiaz gozatu zuten atzo Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 4a, 14:39

Arratsalde polita igaro zuten atzo Urnietako Egape frontoira hurbildu zirenak. Pirritx eta Porrotxen "Txo, MikMak txikia" emanaldia ikusteko aukera izan zuten eta, haurren urduritasun eta emozio artean, pailazoen esanak adi entzun eta haien kantuak gogoz dantzatu zituzten. Amaieran, beraiekin argazkia ateratzeko ausardia ere izan zuten askok.

Argazkiak | Bideoak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!