Gaur goizean hasita, Aiurri aldizkariaren 452 zenbakia banatzen ari dira harpidedunen etxeetan. 'Transexualitatea, aniztasun adierazpide bat gehiago' izenburupean, Asteasuko Abi Labaien eta Agus Arandia senar-emazteak, euren alabaren kasuaren berri azalduz osatutako erreportajea biltzen du aldizkariak. Era berean, tartean dira Mikel Egibar zizurkildarra espetxetik aske geratu eta gero eginiko elkarrizketa edota baita Villabonan bizi den Maialen Urdapilleta ekialdeko dantzen irakasle eta dantzariari eginikoa ere. Nola ez, maiatzaren 24ko hauteskundeen ondorena ere aipagai da eta baita irakurleen gustukoak izatea espero dugun beste hainbat gai ere. Aurkibidea osorik:
AURKIBIDEA
3 IRITZIA
Txomin Garmendia
4-5 ESKUALDEA
Udal hauteskundeen emaitzak Beterri-Aiztondo eskualdean
6-LARRAUL
Martin Rekondo, Larraulgo arraunlaria
7-9 ASTEASU
Transexualitatea, aniztasun adierazpide bat gehiago
10-11 ANDOAIN
Trakets taldea, plazarik plaza musika eta dantza giroan
12-13 AMASA-VILLABONA
Ekialdeko dantzak, barru-barruko mundu irekia
14-15 ZIZURKIL
Etxean da Mikel Egibar zizurkildarra
16 ADUNA Eskolako baratzea, barazkiz eta landarez ereiten
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!