Joan zen ostiralean Fleming ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek, ingurua ezagutzeko eta naturaz gozatzeko, mendi irteera egin zuen. “Ziklo bakoitzak bere ibilaldia bukatu ondoren (txikienak erreka inguruan ibili ziren, 2. ziklokoak Komizar parkera joan ziren eta handienak Loatzora igo ziren), denak Amasan elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta jolasteko. Arratsaldean eskolara itzuli ginen, nekatuta baina pozik. Esperientzi zoragarria eta ahaztezina izan zen”, adierazi dute.