Maiatzaren 31 oso egun berezia izan zen Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo jubilatuentzat. Izan ere, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, jubilatuen eguna ospatu baitzuten Adunan bertan. Toka jokoan aritu ziren bazkaltzeko garaia arte, eta otordu goxoaren ondoren, bingoan aritu ziren guztiak elkarrekin. Adunarrak izan ziren garaile bi joko horietan. Soinu handiaren laguntzaz, umore ederrean pasa zuten igandea eskualdeko jubilatuek.