Ahmed Ettanji ekintzaile sahararraren hitzaldia gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 1a, 18:33

VI. Elkartasun Astea martxan da Amasa-Villabonan. Ekimenaren barnean, Ahmed Ettanji ekintzaile sahararrak hitzaldia eskainiko du gaur Subijana etxean, 19:30etan hasita. Bihar, Arantxi Padilla kazetari billabonatarra eta Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkidea, Kolonbiaren inguruan arituko dira Subijana etxean, 19:30etan hasita.

Jarraian, aste honetako egitaraua:

Ekainak 1, astelehena: Ahmed Ettanji giza eskubide ekintzaile sahararraren hitzaldia, Subijana etxea. 19:30.
Ekainak 2, asteartea: Kolonbia aztergai. Arantxi Padilla (EITBko kazetari billabonatarra) eta Diana Urrearekin (EH Bilduko legebiltzarkidea). Zuzeneko Internet konexio bidez arituko da Arantxi Bogotatik, Subijana etxea. 19:30.
Ekainak 3, asteazkena: EACNUR elkartearen eskutik, munduko errefuxiatuen inguruko hitzaldia. Subijana etxea, 19:30.
Ekainak 4, osteguna: ‘Mi bicicleta no me pertenece’ dokumentala IKAIKA taldearen eskutik, Subijana etxea. 19:30.
Maiatzak 26-ekainak 10: EACNUR elkartearen eskutik, ‘Ancianos refugiados’ erakusketa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!