Boluntario taldea behar da ekainaren 5ean Elikagai Bankuko janari sortak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko eka. 1a, 16:26

Hiru hilez behin, Zizurkilgo Udalak, Aiztondo Gizarte Zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa egiten du. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du:

Zizurkilen elikagai bankua martxan jarri zenetik egiten den laugarren banaketa izango da hau. Ekainak 5, ostiral arratsaldez Karidadeko Bentan jarri dute hitzordua. Arratsaldeko 15:00etatik 19:30etara, hiru txandatan banatuko da egin beharrekoa. Txanda horiek antolatzeko, ekainaren 3an, asteazkenez, arratsaldeko 18:00etan bilera labur bat egingo da Atxulondo Kultur etxean. Parte hartu nahi duenak bertara azaldu beharko du, edo bestela, 943 693 930 telefono zenbakira ere dei dezake.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!