EH Bilduk Udal gobernu berria osatzeko bilerak deitu ditu ordezkaritza lortu duten gainerako alderdiekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

EH Bildu izan zen garaile maiatzaren 24ko Udal hauteskundeetan eta Udal gobernu berria osatzeko prest dago. Helburu horrekin bilera sorta deitu ditu aste honetarako PSE-EE, EAJ-PNV, Ganemos eta Irabazi alderdiekin. Ohar bidez, EH Bilduk udal sendo eta egonkorra deitzeko asmoa agertu du: ”Bilkurak egingo ditugu ordezkaritza lortu duten gainerako alderdiekin aste honetan zehar. Hain zuzen ere, hauteskundeetako emaitzen inguruan egiten dugun hausnarketa partekatuko dugu eurekin, Udal gobernu berriak beharrezkoa duen egonkortasuna mahai-gainean jartzearekin batera. EH Bildu jarrera baikor batekin agertuko da bilera horietara, jarrera eraikitzaile batekin; eta jarrera bera eskatzen diegu gainerako alderdiei ere”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!