Manu Murielek bi pasio zituela gogoraratu zuten Billabona FKEko kideek ostiral arratsaldean, familia batetik eta futbola bestetik. Haurrekin txiki-txikitandik lanean hastea gustatzen zitzaiola ere adierazi zuten eta halaxe abiatuko dute memoriala ere, infantil mailako partidekin. Urte asko igaro zuen Manuk Billabona FKEn, entrenatzaile edo zuzendaritzako kide nahiz bi ardurak batera hartuta, eta elkarteko ume nahiz gazteekin asko arduratzen zela adierazi zuten, jarraipen zehatza egiten zielarik. Manu hil eta biharamunean futbolari gazteetako batek Twitter sarean jarritako “entrenatzaile ezberdina, espeziala” esaldiak gazteekiko Manuk zuen begirunea ondo laburbiltzen duela nabarmendu zuten.
MEMORIALEKO TALDE PARTE HARTZAILEAK
-Billabona FKE
-Danena KE
-Euskalduna DD
-Vasconia CD
-Tolosa CF
-Intxurre KKE
-Añorga KKE
-Urnieta KE
-Lazkao KE
-Allerru KJKE
-Kostks KE
-CD Sesma (Nafarroa)