Urnietako Gazte Festetako larunbata iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 31a, 14:18

Jende asko gerturatu zen atzo San Juan plaza ingurura; izan ere, artisau azokan postu ugari egoteaz gain, Super H-ren muralaren margoketa eta pailazoen ikuskizuna egon ziren. Haurrak eta helduak gustura egon ziren emankizunean eta, ondoren, Dantzan Plazan ekimenarekin, herritarrak dantzan ibili ziren. Bestalde, Idiazabal kale inguruan, elektrotxarangaren musikak lagunduta tabernaz taberna ibili ziren gazteak. Batzuk, gainera, gurpilen gainean jarraitzen zuten oraindik ere.

Argazkiak | Bideoa 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!