Iluntzeko 20:00etan puntual hasi dira ospakizunak San Juan plazan. Kalejran ibili eta gero, Erraldoi eta Buruhandiak plazara hurbildu dira. Buruhandiek piztu dute jaien hasierako suziria, eta haien atzetik Egapekoek ohi bezala saio ikusgarria eskaini dute. Arratsaldean, Pausokak eta Poxta Zahar elkarteak futbol txapelketa berezia antolatu dute.