Aiztondo eta El Salvadorren arteko Senidetze eguna bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihar, maiatzak 30, Aiztondo eskualdea eta El Salvadorreko Meanguera komunitatearen arteko Senidetze eguna izango da Villabonan. Ekimen ezberdinak antolatu dituzte eskualdeko ordezkariek eta herritarrei parte hartzeko deialdia luzatu diete:

11:00 Harrera instituzionala Villabonako udaletxean.

11:30 Harrera herrikoia Villabonako plazan.

12:00 Kalejira internazionalista  herrian zehar.

13:00 Pintxo solidarioak Berdura plazan, barrikotea.

14:30 Bazkaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!