Ekainaren 2an eta 9an, 17:30etik 19:30era bitartean, arnasguneen tailerrak izango dira Adunako kultur aretoan. Udaleko kideek adierazi dutenez, 2014 urte amaieran kale-erabileraren neurketa egin zuten, eta bertan azaldu ziren datu batzuek keztatu egin zituzten. “Ikusi genuen euskararen erabilera asko txikitzen zela gurasoen artean hitz egiten genuenean parkean geunden bitartean. Hori dela eta, guraso elkartean adostu genuen ondo egongo litzatekeela arnasguneen tailerrak antolatzea, UEMAren laguntzaz, arazoari konponbideren bat aurkitzen saiatzeko denon artean”.